lunes, 11 de diciembre de 2017

Makarroiak tomate eta txorizoarekin

Osagaiak:

Makarroiak 
Kipula
Tomatea 
Txorizoa 
Olioa 
Gatza 


Errezeta:

Lapikoan  ura irakiten jarri gatza apur batekin eta ostean makarroiak egosi. Kipula zuritu, moztu eta frigitu. Kipulari txorizoa eta tomatea gehitu. Makarroiei ura kendu eta saltsarekin nahastu.

lunes, 27 de noviembre de 2017

Lekak urdaiazpikoarekin

Osagaiak:


Lekak
Azenarioak
Patatak
Kipula
Urdaiazpikoa
Gatza
Ura
Olioa


Errezeta:

Lekei muturrak kendu eta zatietan moztu. Azenarioak eta patatak zuritu, garbitu eta zatitu. Lapikoan lekak, azenarioak eta patatak urarekin egozten jarri, gatza eta olioa gehituz. 
Kipula zuritu eta zati txikietan moztu urdaiazpikoarekin batera. Zartagin batean, olio apur bat botaz, urdaiazpikoa eta kipula frijitu.
Lekak, patatak eta azenarioak egozita daudenean kipula eta urdaiazpiko frijitua gehitu. 











lunes, 13 de noviembre de 2017

Paella

Osagaiak:

Olioa
Gatza
Berakatza
Lekak
Piper gorria
Piper berdea
Txanpinoiak
Txorizoa
Arroza
Ura

Errezeta:

Berakatzak eta txanpinoiak zuritu eta zatitu. Ostean, piper gorria, piper berdea eta lekak garbitu eta txiki-txiki egin.  Txorizoa ere, zuritu eta zatitu. Zartaginean olio apur bat bota eta bero dagoenean berakatzak frijitzen jarri. Segiduan piper gorria, piper berdea, txanpinoiak eta lekak gehitu. Dena sueztitu eta txorizoa bota. Amaitzeko arroza eta ura aurreko guztiarekin nahastu eta su txikian mantendu.


lunes, 6 de noviembre de 2017

Patata Tortila piper gorri eta kipularekin

Osagaiak:

Patatak
Arrautzak
Olioa
Gatza
Piper gorria
Kipula



Errezeta:

Patatak eta piper gorria zuritu, garbitu eta laukietan zatitu. Kipula zuritu eta zati txiki txikitan zatitu. Zartaginean olioa bero dagoenean patatak, kipula eta piper gorria frijitu. Arrautzak ontzi batean irabiatu eta frijitutakoa gehitu. Dena gatza apur batekin nahastu. Zartaginean olio tanta bat bota eta ontzian daukaguna gaineratu, plater batekin buelta eman eta ostabere zartaginera. Berriro ere, buelta eman eta jateko prest!


viernes, 3 de noviembre de 2017

Patatak errioxar erara

Osagaiak:

Patatak
Txorizoa
Berakatza
Olioa
Kipula
Piper gorria
Piperrauts
Gatza
Ura






Errezeta:



Patatak eta piper gorria zuritu, garbitu, moztu eta zatitu. Txorizoa zatitu. Berakatza eta kipula zuritu eta zati txikietan egin. Lapikoan olio apur bat bota eta bero dagoenean kipula eta berakatza gehitu. Ostean, piper gorria eta txorizoa bota eta egurrezko koilara batekin dena nahastu. Patatak lapikoan sartu, gatza eta piperrautsa bota. 
Uraz estali eta lapikoa itxi. 20-25 minutu egosi eta prest!

martes, 17 de octubre de 2017

Kalabaza Krema

Osagaiak:

Kalabaza
Porruak
Patatak
Azenarioak
Gaztatxoak
Ura
Gatza
Olioa




Errezeta:

Patatak, kalabaza eta azenarioak zuritu, garbitu eta zatitu. Porruak garbitu eta zatitu. Lapikoa erdiraino baino apur bat gutxiago urez bete eta gatza tanta bat  gehitu. Barazki guztiak lapikora bota. Olio txorrotada bat eta lapikoa itxi. Sua piztu eta egosi. Behin egosita dagoela 10 minutu su txikian jarri. Gaztatxoak gehitu eta irabiagailuarekin krema egin.


martes, 10 de octubre de 2017

Espagetiak karbonara erara

OSAGARRIAK:

GAZTA  PARMESANOA

OLIOA

GATZA 

ARRAUTZA 

ESNEGAINA

HIRUGIHARRA

ESPAGETIAK

PAUSUAK:

1.- LAPIKOAN URA BEROTU.
2.- URA IRAKITEN DAGOENEAN ESPAGETIAK BOTA.
3.- BITARTEAN, HIRUGIHARRA ZATITU.
4.- SARTAGINEAN HIRUGIHARRA FRIJITU.
5.- ESNEGAINA SARTAGINERA GEHITU.
6.- ARRAUTZAREN GORRINGOA GEHITU .
7.- ONDO IRABIATU ETA GAZTA GEHITU.
8.- ESPAGETIAK XUKATU.
9.- ESPAGETIAK ETA SALTSA ELKARTU.
10.-PREST DAUDE JATEKO,  ON EGIN!!!